Udala orokorrak

Herritarrei, Leitzar zein kanpokoei beste informazio iturri bat eskaini asmoz TELEGRAM kanala ireki dugu. Helbidea, t.me/LeitzaUdala da, bestela LeitzaUdala bezala bila gaitzakezue.

Orain, mugikorretan informazioa jasotzeko ohitura gero eta gehiago ari denez hedatzen, TELEGRAM kanala sortzea erabaki du Udalak. Teknologia berrietan beste urrats bat eman nahi izan dugu. Orain arte sare sozialen bidez (facebook eta twitter) zabaltzen dugun informazioa herritarrek mugikorrean modu erosoan jaso dezaten.

 

Aplikazio hau Whatsapp mugikor aplikazioa bezalatxua da, baina doakoa izateaz gain, TELEGRAMek kanal publikoak sortzeko aukera ematen du. Ondoren erabiltzeari “harpidetzeko” aukera ematen dio aplikazioan bertan kanalaren izena bilatuta (t.me/LeitzaUdala).

 

Kanal honen bidez, Udaleko albisterik garrantzitsuenak eta udalaren ekimenak zabaltzeko tresna izanen da. Astean behin gehienez, albisteen bilduma bidaliko dugu, abisuak eta deialdiak, zein agenda kontuak dagozkion egunetan.

 

TELEGRAM tresna berriarekin herritar gehiagorengana iristea espero dugu izan ere, telefono mugikorretan ez ezik, ordenagailuetan zein tabletetan ere erabil daiteke. Android, iOS eta Windows Phone gailuetarako prestatuta dago, eta ordenagailuan ere instalatu daiteke.