Mendia Udala orokorrak

Sutarako egurra nahi duten guztiek, nahiz herrikoak nahiz baserritarrak, izena eman beharko dute 012 telefonora deituz, ekainaren 1eko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Lotearen truke 45,88 euro ordaindu beharko da. Diru hori berreskuratzeko aukera izanen da egun bateko auzolana eginez. Horretarako norberak adierazi beharko dio horretaz arduratuko den udal langileari noiz egin dezaken, baina beti ere, auzolan hori iraila baino lehen egin beharko da. Auzolana egin ondoren, dirua itzuliko zaio.

Aurten, lotea herriraino (egokituko den karga-lekura) eramatea edo mendiko karga-lekuan jartzea nahi dutenek Udalean adierazi beharko dute; horrela egiteko asmoa badago, baina egiterik izanen dugu jakin behar dugu (interesa dutenen kopuruaren arabera). Prezioen estimazioa honakoa da: herriraino 40€/tona eta mendiko karga-lekuan 25 €/tona.

Gainera, gaitz-egurra eskatu nahi dutenek ere epe bera izanen dute (ekainaren 1era arte), baina idatziz eskatu beharko dute Udal Idazkaritzan.Bestalde, aurreko urteko lotea atera ez duenari ez zaio aurten loterik emanen.

Dokumentuak