Tokiko Garapena

Leitzako turismorako informazio puntu berritua prest dago jada bisitariak hartzeko. Euskal Herria plazan bertan, Udaletxe ondoan, kokatzen da informazio puntua (lehengo karnizeri zaharra).

Proiektua Ione Pastor eta Lucia Rodriguezek aurkeztu zuten beste hainbaten artean. Herritarrek bozka bidez aukeratu zuten proiekturik gustukoena. Egurra eta harria, Leitzako bereizgarri eta urte askoan lan gaia, dira eraberritzean ibilitako materialak.

Erakustokiak hobetu dira eta informazioa antolatu da. Bertan Leitzako turismo aukeren eta establezimenduen inguruko eskaintza zein Plazaola eta inguruko herrietakoa ere aurkitu daiteke.

Itxura aldaketaz gain, eraikina irisgarriago egin da sarreran arrapala bat jarrita eta seinalitika egokituta.