Euskara eta Hezkuntza Kultura eta Kirola

Azaroan Jose Luis Huarte jubiltu zen geroztik itxita egon da Leitzako liburutegia, baina hurrengo ostegunean, urtarrilaren 11n berriz ere irekiko ditu ateak. Harkaitz Delgado izanen da liburuzain berria eta zerbitzuaren arduraduna.

Azaroan itxi zen Leitzako liburutegia eta orain arte luzatu da irekiera,.Jose Luis Huarte lehengo liburuzaina jubilatu zenean, zerbitzua euskaraz ematea bermatzeko hainbat prozedura asko luzatu da. Udalak uste du Leitza herri euskalduna izanik, herritarrei beren hizkuntz eskubideak bermatu behar zaizkiela. Eta, liburutegi zerbitzua ez da salbuespen bat.

Behin gorabehera horiek gaindituta, zerbitzua martxan jarriko da berriz. Harkaitz Delgadok hartuko du Jose Luisen erreleboa. Ostegunean, urtarrilak 11 hasiko da lanean. Printzipioz ohiko ordutegiarekin:

  • Astelehenetik ostiralera: 15:00-21:00
  • Udako ordutegia: 8:30-14:30