Ekonomia eta Hirigintza Udala orokorrak

Azaroaren 28an, Leitzako Udalaren Ohiko Batzarrean, hasiera batez onartu da 2018 urteko aurrekontua. 2.679.159,60 euroko aurrekontu egitasmoa izango da, iaz baino % 7 handiagoa. Igoera hau, gehienbat, Udalari onartutako hainbat dirulaguntzen ondorioz gertatu da. Horiei esker, zenbait inbertsio burutuko dira herrian hurrengo urtean. Orain aurrekontuak jendaurrean jarriko dira ikusgai eta prozedura hau bukatzen denean behin betiko onartuko dira

Leitzako Udalaren Ohiko Batzarrak hasiera batez onartu zuen azaroaren 28an, 2018ko aurrekontu egitasmoa. 2017ko urtekoarekin alderatuta, %7ko igoera izan du auarrekontuak. Gehienbat eskatutako hainbat dirulaguntza onartu zaizkiolako Udalari. Honek, herrian hurrengo urtean hainbat inbertsio burutzea ahalbidetuko du. Orain aurrekontuak jendaurrean jarriko dira ikusgai eta prozedura hau bukatzen denean behin betiko onartuko dira.

2018 urterako hainbat egitasmo eta inbertsio garrantzitsu jasotzen dituzte atzo onartutako aurrekontuek. Nabarmenenak hauek dira:

  • Berdintasuna: Indarkeria matxistaren aurkako protokola eta Berdintasun Plana berrituko dira.

  • Zinea: Leitzako Herri Aretoa egiteko asoman aurrerapausuak emanen ditugu. Proiektua lizitaziora aterako dugu eta, lortu daitezkeen dirulaguntzen arabera, proiektua ejekutatzen hasiko gara datorren urtean.

  • Zuntz optikoa: PIL-eko dirulaguntzei esker, zuntz optikoa herriraino ekarriko da. Gainera, 2018 bukatu baino lehen, etxeetaraino saretzea egitea espero dugu, honela herritarrak banda zabala eduki ahal izanen dutelarik.

  • Parte hartzea: Turismoa, bertako produktuak eta mugikortasuna bezalako gai estrategikoak herritarrekin batera lantzen jarraituko dugu.

  • Ingurugiroa eta mendia: Mendian inbertsio handiak egiten ari gara. 2018 urte hasieran gainera, zuhaitz landaketa handia eginen da, 40.000 euroko kostuarekin.

  • Plazaolako geltokia: EDERBIDEA proiektuari esker, biltegiaren eraikinean zaharberritze lanak eginen dira eta komun publikoak jarriko dira.

  • Ondare historikoa: Nafarroako Gobernuak Ibero dorrean zaharberritze lanak egin eta gero, Leitzako eta Goizuetako Udalek “BIC” izendapena lortzeko kudeaketak martxan jarriko ditugu.

 

Aurrekontua behin betiko onartzen deean, herritarrei modu zuzen eta zehatzagoan aurkezteko asmoa du Udalak. Hala ere, aurrekontua udalaren web atariko egoitza elektroniko atalean edonork eskuratzeko modua egonen da.

Zorpetze mailak beherantz jarraitzen du aurten ere. Urtero, ia 200.000 euro amortitzatzen dira eta 2018 urtean miloi erdi euro (500.000 €) inguruko zorpetzearekin amaituko du Leizako Udalak. Gogoratu behar da, 1989. urtetik, milioi bat eurotik lehen aldiz jaitsi dela Udalaren zorpetzea.