Ekitaldiz betetako programa prestatu du aurten ere Pesta Batzordeak. Erreparto Egunarekin,  Plazaola aldizkaria auzoz auzo banatuz jai giroan pixka bat murgilduko gara. Igandean, herriko umeen txanda izanen da.      

 

San Tiburtzio Leitzako Pestak, ostegunean, abuztuak 10, hasiko dira. Arratsaldeko 18:00etan botako da suziria. Eta hasiera ematearen ardura aurten Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxeak izanen dute.

Pesta Batzordeak herriko bi pelotariak aukeratu ditu txupinazoa botatzeko. Hortik aurrera, 5 egunez,musika, dantza eta ikusi zein parte hartzeko ekimenez beteko dira Leitzako bazterrak.

LEITZAR ZEIN BISITARI, ONGI PASA PESTAK!! Eta oroitu,  Leitzan ez ditugula eraso sexistak onartzen. EZ, beti dela EZ.

Dokumentuak