Tokiko Garapena

Leitzako Udalak eta LeitzEKO Kontsumo taldeak elkarlanean, bertako produktuen II. azoka antolatu dugu azaroaren 12rako. Gure ekoizleen eta bereziki gure baserritarren jakinduria eta ezagutza zabaltzeko erakusleihoa izan nahi du Azokak. Aurreko bi urteetan arrakasta handia lortu zuen ekimen honek, bai parte-hartzaileen aldetik eta baita ere herritarren aldetik jaso zuen erantzunagatik.

Bertan eta bertakoa kontsumitu, modu arduratsuan. Hori da azoka honen helburu nagusia. Bertakoa erosi eta jaten dugunean, herriko eta inguruko ekonomia sustatzen dugulako, komunitate kontzientzia sortu eta herria indartzen dugulako.

Guztira 30ren bat parte-hartzaile espero dira eta denetarik izango da. Animali eta hegaztien erakusketaz gainera, udazken sasoiko produktuez osatutako salmenta postuak egongo dira :  barazkiak, gazta, babarruna, eztia, intxaurrak,arto-irina, sagardoa, mermeladak,  bertan egindako gozoak, e.a. Eta Leitzako udalaren babesarekin antolatu da.

Azaroaren 12an, igandearekin izango da Azoka. Leitza eta Aresoko produktuen azoka egingo da Leitzeko plazan (eguraldi txarra bada frontoian), goizeko 10etan hasita 14ak arte.

Aurten gainera, Leitza Kontsumituz prozesuaren ondoren etorri da feria eguna. Azken urtean, dinamika ugari jarri dira martxan elikadura burujabetza eta bertako produktuen kontsumo, ekoizpen eta salmenta bultzatzeko asmoz.

Leitza Kontsumituz prozesuaren helburu nagusia, hainbat eremutan egiten ari ziren hausnarketa eta ekintzekin Leitza zein Aresorako ekimen plan partehartzaile bat osatzea izan da. Azoka bezperarako osaturik egotea eta jendeartean zabaltzea espero da.