Berdintasuna eta Gizarte Politikak

Azaroaren 25a, “Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna”ren harira, eskualdeko berdintasun batzordeak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Udalek errespetuzko harremanen aldeko kanpaina jarri zuten abian. Emaitza herriko 100 establezimendu, erakunde ea eragileren atxikimendua eta sentsibilizazioan lan egiteko konpromisoa izan da.

Berdintasun Batzordetik behin eta berriz adierazi izan da Emakumeenganako indarkeriarekin amaitzea denon ardura dela.

 

Indarkeria modu askotara eman ohi denez (kontrola, zeloak, piropo lazgarriak, gorputza baimenik gabe ukitzea, kolpeak, mehatxuak, mespretxuak, bortxaketak, erailketak…), egunerokotasunean ematen diren eraso sexisten aurkako prebentzioa egitea eta errespetuzko harremanak garatzearen aldeko jarrerak bultzatzea helburu izanen duen kanpaina berri bateri ekin zitzaion Berdintasun Batzordetik. Erakunde publiko, elkarte, eragile, enpresa, establezimendu edo denda zein tabernek izugarrizko papera joka dezakete indarkeria mota honen salaketan zein harreman sanoen aldeko sentsibilizazioan.

 

Esparru horiek inplikatu eta kanpainari bultzada eman asmoz, lanketa berezia egin da herriko, denda, taberna zein establezimenduekin. Lehenik eta behin kanpainara batzeko gonbidapena egin zitzaien eta honi atxikimendua erakusteko “Errespetuzko harremanak gustatzen zaizkigu” leloa duen pegatina leku ikusgarri batean jartzeko gonbidapena egin zitzaien komertzioei (erakusleihoan edo atean adibidez).

 

Horrez gain, eraso baten aurrean (ikusi zein laguntza eskatzen bazaie) nola jokatu edo nora jo dezaketenaren gaineko orientabideak eman zaizkie eskuorri batean negozio guztiei.

 

Herriko 100 establezimendu, erakunde eta ergilek eman diote atxikimendua kanpainari eta gainera, kanpaina borobiltzeko bideoan parte hartu dute askok.

 

Kanpaina honekin eta egin den lanketarekin, herritarrek errespetuzko harremanak garatu eta eraso sexisten aurrean isilik ez geratzera gonbidatu nahi ditu Berdintasun Batzordeak.

 

GU ERRESPETUZKO HARREMANEN ALDE GAUDE, ETA ZU?