Tokiko Garapena Udala orokorrak

Leitzako Udalak etxebizitzarako sarbidea errazteko elkarlanerako bilera eskatu dio Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuari. Leitzan hutsik dauden etxebizitzak alokeran berme guztiekin jartzea izanen litzateke helburu nagusia.

Leitzako Udalak etxebizitzarako sarbidea errazteko elkarlanerako bilera eskatu dio Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuari. Bilera honen eskaera lehen pauso bat da eta alokairu poltsa ahalbidetzeko aukera eta baldintza guztiak lantzea proposatu nahi du udalak. Beraz, Leitzan hutsik dauden etxebizitzak alokeran berme guztiekin jartzea izanen litzateke helburu nagusia.

Jadanik Nafarroako hainbat udalerriekin adostutako hitzarmenak kontutan hartuz gero, udalek inguruaren ezagutza eta udalerrian bizi diren herritarrekiko gertutasuna eta programaren funtzionamenduari buruzko informazio egokia ematea eta programaren kudeaketa arintzea ahalbidetzen dute eta, Nasuvinsa sozietate publikoak, bere aldetik, Alokairuen poltsa kudeatzen duen heinean, zenbait pizgarri eskaintzen dizkio etxebizitza hutsa eskaintzen duen herritarrari: etxebizitza egoera onean itzultzea, arrisku anitzeko aseguru baten kontratazioa eta errentaren kobratze puntual eta bermatua.

Nafarroako Gobernuak, halaber, diruz laguntzen ditu familia errentariak, diru-sarreren eta familia-unitatearen arabera.