Tokiko Garapena

Urte bat lanean igaro ondoren Bertatik Bertara taldeak “Leitza kontsumituz” partaidetza prozesua jarriko du martxan bertako elikadura eta produktuak bultzatzeko herriko ekintza plana osatzeko. Lehenengo bilera urriaren 19an izanen da, arratsaldeko 19:00etan udal pleno aretoan.

Bertatik bertara lan-taldea Udalak, LeitzEko kontsumo taldeak eta hainbat herritarrek osatzen dute. Urte bat lanean eman du taldeak bertako produktuen eta berauen salmentari buruzko diagnostikoa egiten.

Orain berauen kontsumoa eta produkzioa bultzatu asmoz, “Leitza kontsumituz” partaidetza prozesua jarriko du martxan. Dinamizazio lanetan Aztiker enpresa arituko da.

Prozesua, ekoizleekin, dendariekin, ostalariekin, elkarte eta talde desberdinekin eta, oro har, herritarrekin landu nahi du.

3 bilera hartuko dituen prozesuaren helburua izanen da, bertako elikadura eta produktuak bultzatzeko 2-3 urterako ekintza plana osatzea.

Lehenengo bilera urriaren 20an izanen da, arratsaldeko 19:00etan udal pleno aretoan. Bertan aurkeztuko da urte batez landu den bertako produktuei buruzko diagnostikoa.

Gainontzean, prozesuan beste bi bilera eginen dira ideiak bildu, antolatu eta ekintza plana diseinatzeko. Bertan parte hartzera deia herritar guztiei luzatuko zaie.

 

Urriak 19, osteguna, 19:00etan Udaletxean; Egoera ezagutu eta etorkizunaz hausnartzeko.

Urriak 26, osteguna; 19:00etan Udaletxean; Ekintza planerako ideiak biltzeko.

Azaroak 2, osteguna; 19:00etan Udaletxean; Erronka nagusiak eta lehentasunak erabaki eta plana diseinatzeko.

Dokumentuak