Jasangarritasuna Tokiko Garapena

2017ko azaroan burututako bileren emaitzak ekintza plan batean jaso dira. Izugarrizko sentsibilizazio kanpaina izan da Leitza Kontsumituz prozesua bera. Balorazioa oso positiboa da. Parte hartzea oso anitza izan da eta kopuru aldetik bataz beste 50 pertsona inguruk hartu dute bileretan. Hurrengo erronka ekintza plana aurrera eramateko lan taldeak osatzea izanen da. Urtarrilean planaren aurkezpen irekia eginen da.

Hiru bilera egin ziren azaroan zehar Leitza Kontsumituz prozesuan. Lehena urte batez landu zen diagnostikoa aurkeztu eta osatzeko eta gainontzeko biak ekintza plana diseinatzeko. Parte hartze handia izan da bilera guztietan, 50 pertsona bataz beste saio bakoitzean. Bilera hauek dinamizatzeko Udalak Aztiker enpresa kontratatu zuen.

Esan beharra dago, urte guztian egin den lanketak (inkesta, elkarrizketa…) eta Leitza Kontsumituz prozesuak, oraindik lan asko egiteko dagoen arren, sentsibilizaziorako bide garrantzitsua izan dela. Bertako elikadura eta ekonomiaz eta lehen sektorearen egoera eta baserritarren lanaren balioa azaleratzeko balio izan duela.

Bertako produktuaren kontsumo, ekoizpen eta salmenta bultzatzeko ideia ugari atera ziren Leitza Kontsumituz prozesuaren saio guztietan. Apustu hau aurrera eramateko korapilo eta arazoak identifikatu eta berauen inguruan hausnartzeko aukera ere egon zen. Baina, lehentasunak adostu eta ordenatzea izan da Leitza Kontsumituz prozesuaren erronkarik handiena.

Horiek horrela, bi urterako plana diseinatu da (2017-2019). Hurrengo urteetarako honako ildoak landuko dituzte Leitza eta Areson bertako kontsumoa bultzatu eta lehen sektorea bizkortzeko:

 

Lan guzti hauek pixka bat ordenatu eta kronograma batean jasotzen ari da orain Bertatik Bertara lan taldea. Barruko lanak amaituta, bilera ireki batean aurkeztuko da plangintza osoa eta 2018 urterako ekimenen kronograma. Leitza Kontsumituz prozesuan parte hartu dutenekin plangintza elkarbanatu eta  ixtea izanen da bilera horren helburu nagusia.

Behin oinarriak jarri eta lan-ildoak zehazturik, ildo horiek aurrera eramateko auzolana eta parte hartzea bultzatu nahi da beste behin ere. Herritarrei, bakoitza erosoen lan egin dezakeen taldean aritzeko gonbidapena luzatu du. Horren aurretik aurkezpen ireki bat egingo du urtarrilean.

Izan ere, taldeak uste du bertako produktuen ekoizpenak eta salmentak ez dizkiola soilik onurak baserritar edo ekoizleari ekartzen,herri osoari baizik. Baserritarrak, nekazari zein abeltzainak dira orain arte elikatu izan gaituztenak, mendiak garbi mantendu dituztenak eta ezinbestekoak izan dira Leitza bezalako arnas gune garbi eta berde bat izateko orduan.

Dokumentuak