Jasangarritasuna

Joan den martxoaren 26ko udalbatzarrean,  Klima eta Energiari buruzko Alkateen Ituna sinatzea onartu zen. Itun honen barruan milaka toki administrazio biltzen dira. Helburu nagusia da, 2030 urterako negutegi efektua sortzen duten gasak %40an jaistea eta klima aldaketari aurre egitea.

Klima eta Energiari buruzko Alkateen Ituna sinatzea onartu zuen Leitzako Udalak, azken Udalbatzarrean. Itun honen barruan milaka toki administrazio biltzen dira. Guztiak, ingurumen zaintza, klima aldaketa eta energiaren inguruko kezkka elkarbanatzen dute.

Itun hau sinatzeak hainbat xedera lotzen du Leitzako Udala lurraldea deskarbonizatzeko urratsak ematea, klima aldaketara egokitzeko gaitasunak indartu eta herritarrek energia modu seguru eta jasangarrian jasotzea.

Beraz, Leitzako Udalak honako konpromisoak hartu ditu:

  • COisuriak murriztu (eta, seguraski, berotegi efektuko gasen bestelako isuriak ere) bere lurraldean, bederen %40an 2030 urtea arte, bereziki eraginkortasun energetikoaren eta energía berriztagarrien erabilpen handiagoaren bitartez.
  • Handitu bere erresilentzia klima aldaketaren eraginara egokituz

Honelako konpromisoak eginkizunetan bihurtzeko, Leitzako Udalak ondorengo planteamendua jarraitzera konprometitu da, atalez atal:

  • Burutu erreferentziazko isurien inbentarioa eta klima aldaketak eratorritako arrisku eta kalteberatasun ebaluaketa.
  • Aurkeztu Klimarako eta energia jasangarrirako ekintza plana, Udalak erabaki eta bi urteko epean.
  • Landu Egoerari buruzko txostena gutxienez bi urtetan behin, Klimarako eta energia jasangarrirako ekintza plana aurkeztu ondoren, ebaluaketa, jarraipen eta kontrol helburuekin.