Berdintasuna eta Gizarte Politikak

Ekainaren 21ean, ostegunean jarriko da martxan Leitzako Jubiloteka. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzu berria da. Leitzan 11 lagunek hartuko dute parte. Ekaina eta uztailean egonen da martxan eta oporren geldialdiaren ondoren berriz jarriko da martxan abendura arte.

Gizarte Zerbitzuen bidez eta Fundación Caja Navarrak diruz lagundutako zerbitzu berria da Jubilotekarena. Ostegunean jarriko da martxan Leitzaren kasuan.

Zerbitzuaren helburu nagusia da adinekoen bizi aktiboa bultzatzea eta ongizatea handitzea. Horiek horrela, jubilotekako txokoan burutuko diren ekintzak osasuna lantzera bideratuta egonen dira: luzaketak, koordinazio eta oreka ariketak, komunikazioa eta memoria lantzekoak... . 3 orduko saioak izanen dira, ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara, Udaletxean. Eta dinamizatzailea Maixa Becerra hernaniarra izanen da.

Leitzan 11 lagunek hartuko dute parte. Ekaina eta uztailean egonen da martxan eta oporren geldialdiaren ondoren berriz jarriko da martxan abendura arte.