Euskara eta Hezkuntza Kultura eta Kirola Partehartzea eta Auzolana

Herriko hainbat eragilek Iparraldeko ikastolen aldeko jaialdia antolatu dute Leitzan azaroaren 25erako. Egun osoko egitaraua osatu da herri bazkariaz gain, Korsikako L´ARCUSGI folk taldearen emanaldia izanen da. Bazkari eta kontzerturako sarrerak Torrea eta Peritzan eskuratu ahal dira jada.

 

EGITARAUA:

  • Goizeko 11:30etan: Umeentzako jolasak plazan

  • Eguerdiko 13:00etan: Leitzako Jeiki abesbatzaren emanaldia

  • Ondoren kalejira-poteoa Kuxkuxtu txarangarekin

  • 14:30etan Kantu bazkaria eskolako aretoan. **Bazkaria herriko ekoizleen jakiekin eginen da.

  • 18:00etan L´ARCUSGI (Korsikar taldearen kontzertua)

PREZIOAK:

  • Bazkaria eta kontzertua: 25€

  • Umeentzako bazkaria: 8€

  • Kontzertua bakarrik: 10€

MENUA:

  • Barazki paella
  • Haragi salda
  • Baserriko oilasko gisatua
  • Gazta, intxaurrak eta irasagarra
  • Kafea eta kopa