Kultura eta Kirola

Ostiralean, uztailak 1 irekiko dira Leitzako igerilekuak eta Udalak festa antolatu du goizeko 11:00etatik aurrera, haurrentzako pusgarri eta guzti.

Leitzako Udalak jakin arazi nahi dizu hilabeteetan burututako obra eta lanen ondoren, ostiral honetan, uztailak 1, udal igerilekuak irekiko direla, irailaren 18 arte luzatuko den udako denboraldian.

 

Aldagelak, soroslearen gela, sarrera errezteko ranpa, terraza berritu eta bestelako lanak egin dira. Guztira, Udalak 115.000 euroko inbertsioa egin du. Gainera, azken astean, herritarren artean auzolana deitu eta pintaketa eta garbiketa lanak egin ziren hogieta hamarren bat lagunen artean.

 

Hau ospatzeko, ostiralean IREKIERA FESTA ospatuko da, zeinean umeentzako puzgarriak egonen diren eta egun horretan sarrera doan izanen den.


Jende asko etorri daitekeela aurreikusiz, sorosleen zerbitzua indartuko da.