Tokiko Garapena Kultura eta Kirola

Leitzako zinea oso zaharkituta dagoela gauza jakina da; baita Leitzan dagoen kultur ekimen eta sormenerako azpiegitura egoki baten beharra ezinbestekoa dela ere. Leitzako Udalak zinea moldatzeko memoria eta aurrekontua prestatu ditu. Nafar Gobernuarekin lanean ari bada ere, herri ekimen bat jarri da martxan Herri Aretoa egokitzeko diru-laguntza eskatuz.

Udalak dagoeneko zinean egin beharreko moldaketa lanen memoria (aurreproiektua) aurkeztu du Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritzan. 

Garrantzia handia ematen dio Udalak gaur egun zine aretoa kokatzen den eraikinari. Izan ere, garapen sozial eta kulturalerako erreferentea izan baita herrian. Arazo asko ditu irisgarritasun arauak betetzeko, hezetasunak ere kaltea eragiten ditu urtero-urtero eta isolamendu termiko ezak energia galera handia sortzen du urtero-urtero.

Erreforma eta moldaketa lanak eginez gero, gaur egun dituen arazoak konpontzeaz gain, aukera dago zine aretoari beste izaera bat eman eta areto funtzio-anitzeko bihurtzeko.

Nafarroako Gobernuan aurkeztutako aurre-proiektuak moldaketarako proposamen hauek jasotzen ditu:

  • Kanpoaldeko hobekuntzak:
    • Teilatua konpondu
    • Fatxadak eta kanpo arotzeria moldatu.
    • Desnibelak kendu.
  • Barrualdeko moldaketak:
    • Eraikinaren distribuzioa egokitu.
    • Ibilbideak egokitu.
    • Arrapalak eta igogailua jarri.
  • Instalazioak gaurkotu.
    • Grada teleskopikoak.
    • Proiektore digitala.

Proposamenaren aurrekontua 1,2 miloi eurokoa da eta egitasmo hau bideragarria izateko beste instituzioen parte hartzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, Udala bere aldetik hainbat lan aurreratzen ibili da.

Azterketa teknikoa eta aurreproiektua.

Beharren txostena, herriko errealitate kultural eta soziala jasotzen duena.

Beste instituzio batzuei elkarlana eskatu (Nafarroako Gobernuko hainbat departamentu, Kultura Departamentuko Zuzendaria, Nafarroako Parlamentua, ...)

Pasa den ekainaren 20an, Udalak herriko eragile desberdinei areto berriaren aurreproiektua aurkeztu zien. Bileran, 38 eragilek aurre-proiektuarekin lanean jarraitzeko babesa eman diote Udalari. Hemendik aurrera sinadura bilketa bat abiatuko da HERRI ARETOAren alde. Herriko hainbat denda eta erakunde publikoetan egonen da horretarako aukera.

  • Astiz eta Maimur liburudendak.
  • Ogiberri, Zortziko eta Atseden-Gozoa okindegiak.
  • Igerilekua, Udaletxea eta Osasun Etxea.

 

MANIFESTUA ETA ERAGILE ZERRENDA KONTSULTATU