Euskara eta Hezkuntza

Haur eskolako langileen ekimenez eta kaleko udal langileen laguntzaz, Itzaire haur eskola kanpoan dagoen patioa eraldatzen aritu dira hainbat egunez. Orain azken txanpan herritarrak gonbidatu nahi dituzte haurren jolas eta sormenerako espazioa txukuntzera eta haur-eskola bertatik bertara ezagutzera. Deialdia, maiatzaren 20rako da.

Haur eskolako ataria gutxi aprobetxatutako eremua izan da. Haur eskolako langileen ekimenez Itzaire haur eskolako kanpoaldeko patioa moldatzeko proiektua eraman da aurrera. Eraldaketa honekin atariari erabilpen handiagoa emango zaio.

 

Lan eta moldaketa hauen helburua ez da soilik estetikoa izan. Kanpoaldeari funtzio berri bat eman nahi izan zaio eta, eskolako haurrek esperimentatu, irudimena landu eta beren sormena garatzeko espazioa sortu nahi izan dute Itzaireko langileek.

 

Moldaketa horietan erabili diren material guztiak berrerabiliak izan dira. Adibidez, trenbidean erortzeko arriskuan zegoen gaztainondo batekin ixtura txiki bat egin da, egurrezko hainbat panelekin hesi bat,…

 

Orain, lan hori komunitatera zabaldu nahi du Udalak. Herritarren parte-hartzea bultzatu baita horrelako ekimen txikietan ere, Haur eskola herrira zabaldu eta ezagutarazi. Ezagutzen duguna gehiago baloratzen dugulako.

 

Horretarako, maiatzaren 20an auzolana deitu da. Goizeko 9:30etan hasi eta ondoren gosaria izanen da.