Genero indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko bi zerbitzu zeuden orain arte Nafarroan: Tuteran eta Lizarran. Abenduaren 15ean, ordea, bi gune berri jarri ziren martxan: bata Tafallarako eta beste bat Iruñerriko eta Nafarroako Iparralde guztirako (Altsasutik Zangotzaraino). Guztiak ere, Nafarroako Gobernuko Zerbitzuak dira.

Genero indarkeria sufritzen ari diren emakumeei harrera emateko talde espezializatua da martxan jarri den hau.  Atentzio integrala (ikuspuntu ezberdinetako laguntza) emanen du  profesional ezberdinen bidez: gizarte langilea, gizarte hezitzailea, psikologoak eta abokatuak. Gainera, zerbitzua euskaraz emanen da.

Zerbitzu honek edozein intentsitateko indarkeria jasaten ari diren emakumeak artatuko ditu salaketa aurkeztu behar izan gabe.

Zerbitzu honekin harremanetan jartzeko bideak:

  1. Zuzenean: deitu telefono honetara eta hitzordua eskatu: 948004952   /948004953
  2. Gizarte Zerbitzuen bitartez
  3. Genero indarkeria sufritzen ari direnentzako harrera zerbitzuen bidez

Zerbitzua Iruñean dago, Valtierra kaleko 13. zenbakian, beheko pisuan  (Orvinaren atzeko aldean)

Ordutegia:

Astelehenetik ostegunera,  8:00etatik 19:00etara                 Ostiraletan: 8:00etatik 17:00etara