Kultura eta Kirola Partehartzea eta Auzolana

Aurten Pesta Batzordeak txupinazoa herritarrek bozketa bidez erabakitzea proposatu zuen. Hiru hautagai ziren bozkatzeko, Villabona talogileak, Gabriel Saralegi eta Eskolako Irakasale jubilatuak. Denera 379 herritarrek eman dute bozka. Gabrielek 130 jaso ditu.

Aurten, Gabriel Saralegi izanen da txupinazoa bota eta Leitzako pestei hasiera emanen diena. Herritarrek aukeratu dute bera. Urte asko herri kirolak bultzatzen eta herriko ekimenetan auzolanean parte hartzen ibili da Gabriel. Denera 379 pertsonek eman dute bozka txupinazoa nork bota erabakitzeko. Gabrielek 130 jaso ditu.

Pesta Batzordea herritar guztientzat irekitako gune bat da eta programa eta hainbat kontu modu parte hartzailean erabakitzen dira. Aurten beste urrats bat eman nahi izan du batzordeak eta txupinazoa herritarrek bozketa bidez erabakitzea proposatu zuen. Hiru hautagai ziren bozkatzeko, Villabona talogileak, Gabriel Saralegi eta Eskolako Irakasale jubilatuak.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Eta baita ere Villabona talogileei eta Leitzeko Eskolako irakasle jubilatuei.