Jasangarritasuna Tokiko Garapena

Elikadura katean parte hartzen duten eragileei (ekoizle, sailtzaile eta ostalariak) zuzendutako formakuntza programa jarri du martxan BERTATIK BERTARA DINAMIKAk. Elikagaien inguruko legedi higieniko sanitarioa eta salmenta bide zuzenei buruzko hiru saio antolatu dira. Aldez aurretik izena ematea komeni da saioak ongi antolatzeko. Horretarako bertakoproduktuakleitza@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Bertako produktuen kontsumo, ekoizpen eta salmenta bultzatzeko udazkenean burutu zen parte hartze prozesuarekin, bi urteko ekintza plan bat osatu zen pasa den udazkenean. Plan horretan hainbat ildo zehaztu ziren lanera. Horietako bat elikadura katean parte hartzen duten eragileen formakuntza da.

Bertatik Bertara Dinamikak beste eragiler batzurekin batera, Elikagaien inguruko legedi higieniko sanitarioa eta salmenta bide zuzenei buruzko hiru saio antolatu ditu.

Elikagaien inguruko legedi higieniko sanitarioa eta fiskala. Elikagai bakoitzeko salmenta bide bakoitzean eskatzen diren betebeharrak.

  • Egunak: MARTXOAren 22an, osteguna
  • Ordua: Arratsaldeko 15:30etatik 18:00etara
  • Lekua: Leitzako Udala
  • Emailea: Intia

Legedi higieniko sanitarioaren malgutasuna eta salmenta zuzenaren legea. Elikagai bakoitzeko salmenta bide bakoitzean eskatzen diren betebeharrak.

  • Eguna: APIRILAREN 5ean, osteguna
  • Ordua: Arratsaldeko 15:30etatik 18:00etara
  • Lekua: Leitzako Udala
  • Emaileak: Mirian Otxotorena eta David Ruiz (EHNEko kideak)

Salmenta bide laburrak. Nola aukeratu bakoitzari hobekien doazkion bideak eta nola egituratu prezioa.

  • Eguna: MAIATZAREN 3an,osteguna
  • Ordua: Arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara
  • Lekua: Leitzako Udala
  • Emailea: Mirene Begiristain (EHU)

 

  1. Izena emateko helbide honetara idatzi: bertakoproduktuakleitza@gmail.com
  2. Izen eta abizenak eta kontakturako zenbakia bidali.
  3. Saio batean edo baten baino gehiagotan izena emanen duzun zehaztu.
  4. Aldez aurretik izena ematea komeni da saioak ongi antolatu ahal izateko.

 

Dokumentuak