Euskara eta Hezkuntza

Errenta aitorpena egiteko epea ekainaren 22ra artekoa da eta modu askotan egin dezakezu (autolikidazio proposamena berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda, finantza erakunde batean…). Edozein modutan egiten duzula ere, euskaraz egin dezakezu, udalerri euskaldunetan euskaraz garela erakutsiz. Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi zaitugu.

Aurten ere, Leitzako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi zaitu. Zergatik?

  • Osotasunean euskaraz bizitzeko, eremu guztietara zabaldu behar dugulako gure hizkuntza.
  • Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu garelako euskarari dagokionean.
  • Administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra dugulako euskaldunok.
  • Errenta aitorpena euskaraz eginez, administrazioaren euskalduntzean eragiten dugulako.

Errenta aitorpena egiteko epea ekainaren 22ra artekoa da eta modu askotan egin dezakezu (autolikidazio proposamena berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda, finantza erakunde batean…). Edozein modutan egiten duzula ere, euskaraz egin dezakezu, udalerri euskaldunetan euskaraz garela erakutsiz.