Jasangarritasuna Partehartzea eta Auzolana

Udalak eta GAN Nafarroako ingurumen kudeaketa erakundeak erreka garbitzeko auzolana antolatu dugu urriaren 12rako. Helburu nagusia da herritarrekin ingurumenarekiko sentsibilitatea lantzea. Ekimen honek gainera IREKIBAI eta, Europako Natura 2000 eta Life programen babesa dauka.

Auzolana goizeko 9:00etan hasiko da. Leitzaren ibaiko hainbat eremu garbituko dira herrian zehar  (hondakinak erretiratu, plastikoak bildu...). Goiz erdian hamaiketakoa egin eta bildutako hondakinak plazan jarriko dira ikusgai.

Ekimen honek ingurumen kontzientzia sortzea du helburu: errekek gure inguruan duten garrantziaz jabetzea, hondakin kudeaketa arduratsuaz sentsibilizatzea eta inguru zein ingurumena zaintzearen ardura kolektiboa bultzatzea.

Esan bezala, auzolana urriaren 12an izanen da. Gomendagarria da aldez aurretik izena ematea leitza@eitza.eus helbidean edo 948510009 telefonora deituz taldeak eta egin beharreko lanak hobeki antolatzeko. Tresneria eta gosaria Udalak eta GANek jarriko dituzte, herritarrei arropa egokia, txaleko erreflektantea, botak eta gogoa eramatea bakarrik eskatzen zaie.