Berdintasuna eta Gizarte Politikak

Datorren urriaren 15ean, landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna izanen da. Data hori aprobetxatuz, emakume baserritarren topaketa antolatuko du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak. Topaketak arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izanen dira Leitzako Udaletxean. Helburuetako bat, topaketa honetan, emakume baserritarraren ahalduntze prozesu bati ekitea litzateke. Topaketak Marian Cestau talde bideratzaileak gidatuko du.

Datorren urriaren 15ean, landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna izanen da. Data hori aprobetxatuz, emakume baserritarren topaketa antolatuko du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak. Topaketak arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izanen dira Leitzako Udaletxean. Helburuetako bat, topaketa honetan, hala erabakitzen bada, ahalduntze prozesu bati ekitea litzateke.

Prozesu honetan emakume baserritarrei espazioa eta elkargune bat eskaintzeaz gain, tresna batzuk jarri nahi dira emakume baserritarren esku beren nahiak, ametsak, beharrak eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko aukera izan dezaten.

Topaketa Marian Cestau, coacher-a, formatzailea, eta aldaketa eta ikasketa prozesuen bideratzaileak lagunduko du.