Kultura eta Kirola

1917ko abuztuaren 11n gertakizun handi bat jazo zen Leitzan. Udaletxe berria inauguratu zuten garai hartako agintari eta herritarrek. Urteurren hori aprobetxatuz urte osoko egitaraua osatu dugu Leitzako Udaletik otsailean hasi eta azarora arte iraunen dueña. Batzuk hemen bildu ditugu eta beste batzuk isilpean gordeko ditugu momentua iritsi arte. Hau da, sorpresak ere izanen dira.

1917ko abuztuaren 11n gertakizun handi bat jazo zen Leitzan. Udaletxe berria inauguratu zuten garai hartako agintari eta herritarrek. Urte bat baino gehiago iraun zuten berrikuntza lanek eta, besteak beste, ezkerraldeko  eta eskuinaldeko nabe edo eranskinak gehitu zitzaizkion eraikinari.Ordutik eraikinaren barruan hainbat lan egin diren arren, kanpoaldetik ez du beste aldaketarik izan eta 1917ko egun horretan inauguratu zen bezalaxe ikus dezakegu gaur egun udal eraikina.

Urteurren hori aprobetxatuz urte osoko egitaraua osatu dugu Leitzako Udaletik. Otsailean hasi eta azarora arte iraunen duen programazioa  da esku artean duzun hau.  100 urte hauen aitzakian udala herritarrengana gerturatzea jarri diogu helburu bezala gure buruari. Leitzako altxorrak bildu nahi izan ditugu, eta lan horretan ere auzolana bultzatu dugu. Azkenik Leitzako memoria liburu batean bildu eta herritarren esku jartzea izan da gure asmo nagusia.

Bestelako eta ongi gorde nahi ditugun sorpresez gain, hauek dira antolatu ditugun ekimenak. Espero dugu zuen gustukoak izatea eta oroitzapen politak ekartzea gogora.

Argazki erakusketa iraunkorra:

  • Udaletxe osoa hartuko du eta otsailetik azarora bitarte egonen da ikusgai.
  • Udalak 1915ean onartutako eraikin berriko planoak eta herriko argazki zaharrak egonen dira ikusgai.

Ate irekien eguna udaletxean: (otsailak 18)

  • Erakusketa iraunkorra izango denaren inaugurazioa izanen da.

Leitza ezagutu argazki erakusketa  Aieneko garbilekuan: (Kultur Aroaren barnean)

  • Leitzako txoko ezberdinetan garai batean eta gaur egun  hartutako argazkiekin, Leitza nola aldatu den ikusi ahalko da.
  • Guztira  20 argazki egonen dira erakusketan.

“Leitza, argazki zaharretan” liburuaren aurkezpena eta mahai ingurua: (Kultur Aroaren barnean)

  • “Leitza, argazki zaharretan” liburua izanen da Leitzako memoria bilduko duen euskarria. Bertan, 1915eko udalak onartutako planoak, udaletxe barruan izandako jarduerak (eskolak, kartzela, …)eta herriko argazki zaharrak jasoko dira. Nolabait, egitasmo hau borobilduko duena izanen da.
  •  Liburu honetan azalduko diren argazkiak auzolanean bildu dira. Herritarrek 3.000 argazki inguruko ekarpena egin dute. Horien guztien artean aukeraketa lan handi baten ondoren 700 inguru sartu dira liburuan.