Jasangarritasuna Tokiko Garapena

Leitzako Euskal Herria Plaza ostiraletik astelehen goizera bitartean itxi ohi da gaur egun. Mugikortasunaren inguruan azken hilabete eta asteetan hartzen ari den neurrien artean, Udalak erabakia hartu du, ekainaren 22tik aurrera plaza behin-betiko peatonalizatzeko.

Leitzarren ongizatea bermatzeko, guztiontzako irisgarria, jasangarria eta segurua den Leitza eraikitzeko asmoz, mugikortasuna lantzen ari da aspaldian Leitzako Udala.

Hori dela eta, maiatzaz geroztik hainbat neurri hartzen ari da herriko trafiko arazoak moldatzeko, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Azken puntu honi loturik, Udalak ibilgailuen trafikotik libre egongo daitezkeen guneen azterketa egin du.Udala, pixkanaka  aurrez aztertutako peatonalizazio aukerak aurrera eramaten joango den arren, lehen erabakia hartu du jada eta, plaza ekainaren 22tik aurrera behin-betiko peatonalizatuko du.

Leitzako Euskal Herria Plaza ostiraletik astelehen goizera bitartean itxi ohi da gaur egun. Herritar denak, baina gehienbat haurrak, libreki jolasten dira, kotxeen arriskurik gabe. Astez ordea, arrisku egoera dezente sortzen dira ibilgailuen joan etorri eta haurren jolasak direla eta. Plazaren behin-betiko peatonalizazioarekin, arrisku egoera horrek ekidin eta haurrek eta gurasoek lasai egoteko espazio bat eskaini nahi du Udalak. Leitzan, orain arte, oinezkoentzako soilik gordetako leku bakarra izanen da beraz plaza.

Erabakia hartu aurretik, Udala plaza inguruko bizilagun eta zerbitzuekin bildu da sor daitezkeen berezitasun edo eragozpenak aztertu eta behar bezalako irtenbidea emateko.

Udala kontziente da, neurri hauek guztiak ezinbestean herritarren kontzientziazioarekin batera joan behar direla. Peatonalizazioaren neurri honek herrian barneko kotxeen erabilera murriztuko lukeela ere uste du Udalak; herritarrek dagozkien aparkalekuetan aparkatuko dutela autoa eta oinezko joerak gora egingo duela. Gainera, herritarren ongizatean eragingo du neurri honek modu zuzen batean. Plaza biziberrituko du eta, oinezkoek espazio publiko bat irabaziko dute.