Kultura eta Kirola

Dena prest dago igerilekuak irekitzeko. Astelehenean ireki zen epea igerilekutako bonoak erosteko aukera. Igeriketa ikastaroetan izen ematea ere martxan dago. Taberna eramango duten kudeatzaileak Goizeder Ariztimuño eta Amaia Jaka izanen dira. Eta igerilekuak txukuntzeko lanak datozen egunetan amaituko dira. Eguraldiak laguntzen badu, ekainak 17, larunbata irekiko dira Leitzako igerilekuak.

Anikote burubelarri aritu da igerilekuko denboraldirako azken lanak egiten. Bertan ariko diren langileak aukeratu ditu dagoeneko. 2 soroslek zainduko dituzte igerilekuak eta harrera egiten beste bi langile egonen dira. Bonoen kanpaina ere martxan jarri zen astelehenean.

Gainera, taberna zerbitzuaren kudeaketa esleitu du. Proposamen bakarra aurkeztu zen eta, Goizeder Ariztimuño eta Amaia Jaka izanen dira tabernaren kudeatzaileak.

Bestalde, maila eta adin desberdinetarako igeriketa ikastaroak antolatu ditu Anikotek uda garairako. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako eta helduentzako hastapen eta hobekuntza ikastaroak izanen dira.

Ikastaro, bono eta udako kanpainari buruzko informazio gehiago: Anikote Udako Kanpaina