Kultura eta Kirola

Irailaren 17an, igandea, eginen da XIII. Talo Eguna Leitzan. Aurten egun osoko egitaraua osatzeaz gain berrikuntza moduan leitzaldeko lehen irrintzi lehiaketa ospatuko da.

Leitzako XIII. Talo Eguna goizean goiz hasiko da, 10:00etan azokak ateak irekitzen dituenean. Bertan herriko talogileez gain, artisau eta tresneria zaharrak ikusi ahalko dira. Gainera, ostalariek taloarekin egindako gutizien erakusketa ere izanen da azokan.

Talo Egunean gainera, ikusi eta parte hartzeko aukera ere izanen da. Aurten bi lehiaketa antolatu dira eta nahi duten eskualdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute. Ohikoa den talo lehiaketaz gain, aurten lehen aldiz leitzaldeko lehen irrintzi lehiaketa antolatu da. Bai bat zein bestean izen emateko, goizeko 11:00etatik aurrera egin ahalko da. Irrintzi lehiaketa arratsaldeko 18:00etan eginen da eta ondoren banatuko dira bi lehiaketetako sariak.

Gainera, larunbata honetan (irailak 9) irrintziak botatzen ikasteko hitzordua antolatu du Udalak. Goizetik izanen da Aurrera Elkartean.

 

 

Dokumentuak