Kultura eta Kirola Partehartzea eta Auzolana

Leitzako Herri Krossean parte hartzea jaitsi dela eta kezkatuta, Aurrera K.E-K deialdi berezia egin nahi du herritarrek lasterketan parte har dezaten. Izen ematea egunean bertan edo aldez aurretik bada, www.kronoak.com atarian.

Urte mordoxka da Leitzako krosak bere ibilbidea hasi zuenetik. Dagoeneko XLI. ediziora iristear gaude eta harro egoteko arrazoia da, ez baita erraza herri txiki bateko lasterketa hainbeste urtez antolatzea.

Azken urteetan, zoritxarrez, lasterkarien parte hartze kopurua jaisten ari dela nabaritu dugu eta egoera hau dela eta, kezkatuta gaude. Bi aste besterik ez dira falta aurtengo lasterketa ospatzeko eta orain arteko izen-emate kopurua espero baino baxuagoa izaten ari dela ohartu gara.

Ez dugu ahaztu behar, lasterketa hau herritarrek borondatez egindako lankidetzari esker gauzatu dela  urte hauetan zehar, herriaren nortasunaren zati garrantzitsu bat delako eta egun horretan sortzen den giro berezi hori gustuko dugulako.

Hori dela eta, lerro hauek aprobetxatuz, jendea parte hartzera animatu nahi genuke. Krosak duela urte batzuk zeukan bizitasuna berreskura dezan. Tristea izango litzateke, herriko jendeak parte ez hartzeagatik, hainbeste urteetan ospatu den korrika-jaialdia bertan behera utzi behar izatea.

Ez ahaztu, apirilaren 13an, Leitzako Krosa! Animatu eta parte hartu!!

 

  • BENJAMINAK (2010-<); 800 m; abitzea 16:30tan
  • GAZTETXOAK (2003-2009); 2.250 m (itzuli bat); abiatzea 17:00etan
  • ABSOLUTUA (2002->) aukeran 4,5 km edo 9 km; abiatzea 17:30tan.

 

Izen ematea egunean bertan edo aldez aurretik bada, www.kronoak.com atarian.