Datozen asteetan Txintxoa produktora izanen da Leitzan DANTZA filmerako grabaketak egiten. Maitzaren 5, 6 eta 7an alde zaharrean eginen dituzte grabaketak. Maiatzaren 13 eta 14ko asteburuan ordea, plaza izanen dute grabazio platoa.

Txintxoa produktora Euskal Herriko dantzen inguruko film bat grabatzen ari da eta datozen egunetan Leitzan jardungo dute lanean. Aukeratutako kokapenak Leitzako alde zaharrean daude.

Maiatzaren 5(ostirala), 6 (larunbata) eta 7an (igandea) Elizan, elizbidean eta alde zaharreko etxe batzuetako ataurreetan eginen dira grabazioak. Hori dela eta, hainbat eremu hesiekin gordeko dira eta herritarrak kotxez alde zaharretik ibiltzea izango duten arren, ezingo dituzte autoak gune horietan utzi.

Grabaketaren bigarren zatia maiatzaren 13 (larunbata) eta 14 (igandea) eginen da. Bi egun horietan egun osoz ariko dira lanean. Grabaketak Plazan bakarrik egingo dira. Plaza, Karrapea eta Frontisa ezingo dira erabili grabaketa egiten ari diren bitartean.

Filmaketan parte hartzeko jende ugari etorriko da Leitzatik kanpo. Bigarren asteburuan 200 dantzari espero dira Leitzan. Horrek, aparkatzeko orduan herritarrei eragozpenik sortu ez diezaien, Eskolako zelaia aparkaleku bezala egokituko da.