Kultura eta Kirola

Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra iraungo duen egitarau oparoa prestatu du ALKEk XXXX Kultur Arorako. Urtero bezala, ekimen ugari eta herritar guztiei irekia. Udalaren 100 urteurrena dela eta gainera, bi ekimen burutuko dira hilabetean zehar. Ez da aspertzeko denborarik izango.

Urtero bezala hitzaldi, kantaldi, erakusketa edota kontzertuz betea dator Kultur Aroa. Maiatzaren 12an, ostirala, emanen zaio hasiera gaztetxean herrikoak diren Katez taldearen kontzertuarekin. Hortik aurrera, ez da aspertzeko denborarik izango.

 

Nafar Foruei buruzko mintzaldia, balet moderno erakustaldia, erabakitzeko eskubidea edo eskoletako jangelei buruzko hitzaldiak besteak beste. Urtero burutzen den eskulangintza azoka maiatzaren 28an edo, Aralar Musika Eskolako ikasleen emanaldia ekainaren 2an.

 

Kultur Aroari amaiera emateko, “Telesforo ez da Bogart” antzezlana ikusi ahalko da Leitzako Zinean.

 

Udal eraikinaren berritze lanen 100. Urteurrenaren ingurumarian bi ekimen antolatu dira XXXX Kultur Aroaren barruan. Maiatzaren 26an, udalak argitaratutako Leitza argazki zaharretan liburua aurkeztuko da. Bestalde, aste guzti horietan Aieneko garbilekuan Leitzako argazki zahar eta berriekin osatutako erakusketa jarriko da. Herritarrek Leitza nolakoa zen oroitu edo ezagutzeko eta zenbat aldatu den ikusi ahal izateko aukera paregabea.

Dokumentuak