Ohitura denez, ilbeltzeko laugarren igandetik hasi eta astelehenean eta asteartean ospatzen dira Ihoteak Leitzan. Ilbeltzaren 26ko dira aurten Leitzako ihoteak. 6 egun ekimen ugariz beteak. Bereziak dira Leitzako ihoteak, leku gehienetan ez bezala, data hauetan ospatzen direlako, bertako atsaureak badirelako.  Gainera, debekatuak egon ziren garai horietan ere ez zitzaion egiteari utzi, "pesta ttikiak" zirela argudiatuta.

Ilbeltzak 26, ostirala

15:00etan umeen kalejira izanen da, musikaz alaiturik.

Ilbeltzak 27, larunbata

14:00etan Aurrera Elkartean bazkaria izanen da.

16:00ak aldera eskean hasiko dira herriko etxeetan.

01:00ean, kalejira eginen da Atekabeltzera.

Ondoren, karaokea.

Ilbeltzak 28, igandea

12:00 Mozorro eta gurdiak Incansables txaranga lagun, kalejiran aterako dira.

12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara txutxu trena herrian barna.

14:30 Atsauretuek bazkaria izanen dute eskolako jangelan. Txartelak Txoko eta Gaztan salgai, ilbeltzak 24, asteazkenera arte.

19:00-23:00 Joxe Mendizabalekin dantzaldia.

Ilbeltzak 29, astelehena

9:00etan Gazteak elkartuko dira Aurrera parean, Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskean joateko.

17:00etan Umeen kalejira izanen da herrian. Ondoren txokolatada eta goxokiak banatuko dira.

19:00etatik 23:00etara Joxe Mendizabalen musika emanaldia.

Ilbeltzak 30, asteartea

9:30ean Erasote auzora eskea.

Goizez eta arratsaldez puzgarriak eta jokoak pilotalekuan.

14:00 Aurrerako bazkideen bazkaria. 

Ordu berean atsaure bazkaria Sagastin.

16:00etatik 18:00etara jokoak pilotalekuan.

18:30ean Atsaureen kalejira.

Ondoren Gabezin taldearen emanaldia.

Ilbeltzak 31, asteazkena

17:00etan Umeentzako "KALEAN OTSO, ETXEAN USO" ikuskizuna zinean.