Jasangarritasuna Tokiko Garapena

Azaroaren azaroaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan Udalak bilera ireki bat deitu du Leitzako mugikortasunaren, irisgarritasunaren eta segurtasunaren inguruan herritarrekin batera hausnartzeko. Dagoeneko hainbat eremutan egindako lanei jarraipena eman eta herrian gai hauen inguruan ikusten diren behar berriak jasotzea da hasierako bilera honen asmoa.

Azken hilabeteotan Leitzako hainbat eragilek eta kolektibok, bakoitza bere bidetik, herriko trafiko arazo, oinezkoendako espazio falta, oztopo arkitektoniko eta segurtasunaren inguruko kezka adierazi diote Leitzako Udalari.

Eragile eta talde batzuk dagoeneko lanketa desberdinak jarri dituzte martxan. Hala nola, garraio publikoaren inguruko azterketa 2015 urtean; Okilleko kideekin oztopo arkitektonikoen identifikazioa; Hezkuntza arloan Leitza Urratsez Urrats kanpaina edo LeitzEKO kontsumo taldeak garatutako Tartarkar plataforma autoa elkarbanatzeko.

Udalak, beste arloetan egin duen bezala iritzi desberdinak diagnostiko batean bildu eta herritarren artean hainbat neurri adostu nahi ditu ondoren mugikortasun plangintza martxan jartzeko.

Dinamika honen xede nagusia Leitzarren ongizatea bermatzea da, guztiontzako irisgarria, jasangarria eta segurua den Leitza eraikitzeko ideiak bildu eta ahal den neurrian gauzatzea.

Denontzako seguru eta erosoa izanen den proiektu bat sortzeak baina, inklusioan oinarritutako ereduaren aldeko apustua egitea suposatuko du. Kolektibo guztiak kontuan hartzea, bereziki, bulnerabilitatean begirada jarrita (haurrak, elbarriak, aniztasun funtzionala daukaten herritarrak, adineko jendea, emakumeak…).

 

Lehen bilera irekia, azaroaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izanen da Udaleko batzar aretoan. Zatoz eta parte hartu!

 

 

Leitzaundi Iruñen pare

Usadio zaharrak horrela dio. Leitzaundi Iruñean pare. Iruñako enparantza eta Leitzakoa itsas maila kontutan harturik altuera berean kokatura duenaren esanahia dauka. Baina Leitzako azalera ikusirik, edonork esango luke ziudade baten zantzu handia duela. Usteak uste, errealitatea 3000 biztanle eskas dituen herri bizi bezain txikia dela da eta herrigunea 5-10 minuturen bueltan oinez zeharkatu daitekeen eremua dela.

Dokumentuak