Kultura eta Kirola 2017-05-02

DANTZA filmaren grabaketa Leitzan

Datozen asteetan Txintxoa produktora izanen da Leitzan DANTZA filmerako grabaketak egiten. Maitzaren 5, 6 eta 7an alde zaharrean eginen dituzte grabaketak. Maiatzaren 13 eta 14ko asteburuan ordea, plaza izanen dute grabazio platoa.


Kultura eta Kirola 2017-02-13

Ekimen ugari antolatu ditugu udaletxeko eraikinaren 100 urteurrenaren harira

1917ko abuztuaren 11n gertakizun handi bat jazo zen Leitzan. Udaletxe berria inauguratu zuten garai hartako agintari eta herritarrek. Urteurren hori aprobetxatuz urte osoko egitaraua osatu dugu Leitzako Udaletik otsailean hasi eta azarora arte iraunen dueña. Batzuk hemen bildu ditugu eta beste batzuk isilpean gordeko ditugu momentua iritsi arte. Hau da, sorpresak ere izanen dira.


Kultura eta Kirola 2016-12-20

Dena prest Orantzaroari etorrera beroa emateko

Larunbatean, abenduak 24, Orantzaroa iritsiko da Leitzara. Pesta batzordeak dagoeneko prestatu du egitaraua. Goizean kalejira batekin hasiko da eguna eta iluntzean plazan jentilek, galtzagorriek, Maimurrek eta nahi duten herritar guztiek Orantzarori ongietorria emango diote.




Denera 8 orrialde