Tokiko Garapena 2016-11-02

Leitzako eta Aresoko produktuen azoka eginen da azaroaren 13an.

Leitzako Udalak eta LeitzEKO Kontsumo taldeak elkarlanean, bertako produktuen II. azoka antolatu dugu azaroaren 13rako. Aurten gainera, Aresoko ekoizleek ere parte hartuko dute azoka honetan. Beste berrikuntzetako bat, azaroaren 10ean, Atekabeltzan eskainiko den “Nekazaritza ereduak. Elikadura burujabetza.” hitzaldia izanen da. Poliki-poliki bertako produktuak bultzatzeko agenda lantzen ari gara beraz Leitzan.



Denera 7 orrialde