Udala orokorrak 2016-11-10

Idazkari posturako azterketa azaroraren 15ean eginen da

Udalak idazkari postua aldi baterako betetzeko deialdia argitaratu zuen irailean. Behin izena emateko epealdia amaituta, azaroaren 3an, euskara froga burutu zen. Orain, onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu du Udalak.  Proba teoriko-praktikoa, azaroaren 15ean eginen da, goizeko 9:00etan Leitzako Udaletxean.




Udala orokorrak 2016-07-11

Kirol instalazioen mantentzerako langilea behar da.

Lan merkatura bueltatzeko zailtasun gehien duen gizarte esparrura zuzentzen da deialdia. Hau da, 50 urtetik gorako langabetuen artean aukeratuko da hautagaia. Lanaldi erdian aritzeko postua izanen da. Izen emateko epea uztailaren 15ean bukatuko da eta langilea uztailaren 19an hasiko da lanean.


Denera 8 orrialde