Nafarroako Parlamentua Leitzako Zine Areto zaharra ezagutzen egon da.
Nafarroako Parlamentuko Kultura, Kirola eta Gazteria Batzordearen bisita jaso dugu gaur Leitzan. Bisitaren helburua Leitzako zine zaharra bertatik bertara ezagutzea izan da.
Nafarroako Parlamentuko Kultura, Kirola eta Gazteria Batzordearen bisita jaso dugu gaur Leitzan. Bisitaren helburua Leitzako zine zaharra bertatik bertara ezagutzea izan da.
Aurreko asteko aurkezpen arrakastatsua eta gero, LEITZA ARGAZKI ZAHARRETAN bilduma Astiz eta Maimur liburu dendetan jarri da salgai 20 euroan.
Aurtengo udako kirol eskaintza dagoeneko prestatu du Anikotek. Igeriketa ikastaroetan izena emateko aukera ireki da dagoeneko eta igerilekuko bonoak ere, eros daitezke. Ekainean irekiko dira igerilekuak.
LEITZA ARGAZKI ZAHARRETAN izenburua daraman argazki bildumak xumeki leitzarron memoria ekarri nahi du gaurdaino. Duela mende bat hartutako irudiak zer eta nolakoak izan ginen gogoratzeko balioko digu. Ez gara askorik murgildu behar Historian zehar, geure herrian gertatutakoekin liburu bat baino gehiago egin ahal izateko. Maiatzaren 26ko aurkezpenaren ondoren, liburua Maimur eta Astizen salgai egonen da.
Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra iraungo duen egitarau oparoa prestatu du ALKEk XXXX Kultur Arorako. Urtero bezala, ekimen ugari eta herritar guztiei irekia. Udalaren 100 urteurrena dela eta gainera, bi ekimen burutuko dira hilabetean zehar. Ez da aspertzeko denborarik izango.