Ekonomia eta Hirigintza Udala orokorrak 2017-11-29

Leitzako Udalak, 2.679.159,60 euroko aurrekontua onartu du.

Azaroaren 28an, Leitzako Udalaren Ohiko Batzarrean, hasiera batez onartu da 2018 urteko aurrekontua. 2.679.159,60 euroko aurrekontu egitasmoa izango da, iaz baino % 7 handiagoa. Igoera hau, gehienbat, Udalari onartutako hainbat dirulaguntzen ondorioz gertatu da. Horiei esker, zenbait inbertsio burutuko dira herrian hurrengo urtean. Orain aurrekontuak jendaurrean jarriko dira ikusgai eta prozedura hau bukatzen denean behin betiko onartuko dira




Udala orokorrak 2017-04-21

EGUNERATUA. 3 langileren kontratazioa. Behin-betiko emaitzak.

Udalak aldi baterako eta E mailako izaeraz,  funtzio anitzak betetzeko 3 langileren hautaketa probak amaitu ditu gaur. Maiatzaren 2an hasi eta 6 hilabetez udalarentzat lanean ariko diren langileak beraz aukeratu dira. Puntuaketa altuena lortu dutenak dira: Egoitz Astibia, Jose Fermin Lizarraga eta Jose Rafael Vega. Emaitzak osorik albistean ikus daitezke.


Denera 8 orrialde