Euskara eta Hezkuntza Kultura eta Kirola

Lau urtetik behin egiten den Bertsolari Txapelketa Nagusiak irailaren 23an emango dio hasiera Baigorrin eginen den lehenbiziko final-laurdenarekin. Hirugarrena, Leitzan eginen. Urriaren 1ean hain zuzen eta astelehenetik aurrera sarrerak eskuratzeko aukera izanen da Maimur eta Astiz liburu dendetan.

Udalak euskara eta euskal kulturarekin duen konpromisoari eutsiz Leitzako bertso-eskolarekin batera Euskal Herrian erreferente eta ezinbesteko bihurtu den Bertsolari Txapelketa Nagusia laguntzea erabaki du.

Lau urtetik behin egiten den Bertsolari Txapelketa Nagusiak irailaren 23an emango dio hasiera Baigorrin eginen den lehenbiziko final-laurdenarekin. Hirugarrena, Leitzan eginen. Urriaren 1ean, igandea, arratsaldeko 17:00tan udal kiroldegian.

Saioan sei bertsolarik parte hartuko dute eta irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera. Leitzako final-laurdenean lanean eta kantuan ariko diren bertsolariak Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Oihana Bartra, Oihana Iguaran eta Unai Agirre izanen dira.

Sarrerak, astelehenetik aurrera (irailak 18) jarriko dira salgai Leitzako Maimur eta Astiz liburu dendetan. Hala ere, itxaron gabe Leitzako zein beste edozein saiotarako sarrerak internet bidez erosteko aukera ere badago www.bertsosarrerak.eus atarian.