Ekonomia eta Hirigintza

Herritarrengana iritsi eta udal jardueraz informatzeko bide desberdin bat landu dugu. 2016an egin genuena eta 2017an egingo duguna bideo labur batean bildu eta sare sozialen bidez zabaldu dugu aurten. Hala ere, beti bezela, aurrekontua zehaztasun guztiarekin ikusi nahi duenak, www.leitza.eus atariko atalean kontsulta dezake.

Aurreko urteetan deitu ditugun Batzar Irekiak herritarrengan harrera txikia izan dutela ikusirik, aurten modu berritzaile batean informatu nahi ditugu balorazio, zifra eta helburu hauek. Alegia, herritarrak Udaletxera hurbiltzea zaila dela ikusirik, Udala herritarrengana hurbiltzen saiatuko da.

 

2016 urteko balorazio positiboa egin dugu, gure buruei jarritako helburuak %100ean beteta.

 

  • Kirol azpiegituren kudeaketa pribatua izatetik publiko izatera pasa da.
  • 2016. urtean, herriko azpiegituretan inbertsioak egiteko 188.600 euro bideratu dira.
  • Gizarte politiketan baliabide gehiago jarri ditugu. Gizarte Mankomunitateko aportazioa % 10 handitu dugu
  • Euskeraren alde lan egiten duten mankomunitateentzat (UeMA eta Euskera Mankomunitatea) aportazioa 5.000 eurotan igo dugu.
  • Kultura, kirola eta aisialdia sustatzeko baliabide gehiago jarri ditugu.
  • Parte-hartzea eta gardentasuna lantzeko, hau da, Udala herritarrengana gehiago hurbiltzeko, ahalegin bereziak eginen ditugu. (batzar irekiak, auzolanak, web-gunea berritu eta sare sozialak astindu)
  • Genero berdintasun eta ingurumenaren zaintzaren kontzientziazioan sakontzeko baliabideak handitu ditugu.
  • Ingurugiroa eta bertako ohiturak errespetatuko dituen kalitatezko turismo jasangarria eta bertako produktuak bultzatzeko lanean hasi gara.

 

Udalaren zorpetze maila nabarmen jaitsi da, 1.989 urtetik lehen aldiz 1.000.000 eurotik jaitsi da.

 

2017 urterako 2.502.321€ko aurrekontua onartu dugu.  Eta horrekin irekitako bideari eutsi eta proiektu berriak jarriko ditugu martxan:

 

  • Gizarte politikak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin dugun konpromisoa eta apustu irmoa mantenduko dugu, mankomunitateari bideratutako partida % 18 handituz (110.000 €-tik 130.000 €-etara).
  • Kirola: Kiroldegiko obra amaituko dugu eta Anikote enpresa publikoak eskaintzen duen zerbitzua hobetzen eta zabaltzen jarraituko dugu.
  • Turismoa: Herritarrekin batera lanean jarraituko dugu iaz sortu genuen Turismo Mahaiean. Helburu nagusienetarikoak informazio-gunea barrutik apaintzea, informazio esku-orri berriak egin eta ostalari eta komertzioetan doan banatzea  eta Plazaola natur-bideko mantenimentua hobetzea dira.
  • Hirigintza: 2016 urte bukaeran sinatu genuen hitzarmen bati esker, 2017. urtean Okillin kaleko zati bat (Suhiltzaileen parketik osasun zentruraino) berrituko da eta 40 etxebizitza berri eginen dira, horietatik erdiak babes ofizialekoak izanen direlarik.
  • Herritarren partaidetza: Leitzako eragileek herri bizi bat egiten dutela uste dugu. Horregatik, diruz laguntzen jarraituko dugu, eta sortu ditugun espazioez gain, berriak ere sortuko ditugu, bertako produktuei bultzada emateko, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko, etab.
  • Energia eta ingurumena: Udalak datozen hilabeteetan Udal Energia Plana izena duen plana aurkeztuko du. Honekin, Udal eraikinetako eta kaleko argiteriaren energia kontsumoa kontrolatu eta efizienteago bilakatu nahi du.
  • Mendia: Aurreko urtean egin genuen bezala, basoak eta larreak zaindu nahi ditugu, eta horretarako 35.000 euroko inbertsioa aurreikusi dugu (landaketak egiteko, larreetan askak egiteko…).
  • Azpiegiturak: Komunikazioak hobetuko ditugu. Hori lortzeko, hainbat inbertsio aurreikusi ditugu aurrekontuetan:
    • Herriko auzo guztietan ETB ongi ikusteko hobekuntzak.
    • Herri irratia hobeto entzuteko konponketak.
    • Udaletxe osoan eta herriko plazan wifi seinalea doan jarriko dugu.