Partehartzea eta Auzolana Ekonomia eta Hirigintza Udala orokorrak

Otsailaren 9an burututako ezohiko batzarrean, Leitzako Udalak 2016 urteko aurrekontuak onartu zituen behin-behinean. 2.405.031€ko aurrekontua onartu izanen da eta bertan, udalak urtean zehar jarraituko duen norabidea zehaztu zuen.

Aste honetan bertan etxez-etxe informazio orri bat banatuko du, kargua hartu eta orain arte egindako lanen laburpen batekin eta 2016 urterako Udalak finkatu dituen egitasmo eta helburu nagusien berri emanez. Ikusi informazio orria hemen.

Bestalde, herritarrei informazio zehatzagoa eman eta beraien iritzia jaso asmoz, batzar ireki bat dietu du otsailaren 25erako, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.

Gainera Leitzako Udalaren aurrekontua behin-betiko onartu ondoren, arloz-arlo eta zehatzago kontsultatzeko aukera izanen duzue udalaren web atari berrian www.leitza.eus

Dokumentuak