2018-01-03

N.A.N. egiteko edo berritzeko data berriak

Urtarrilaren 24a, otsailaren 21a, martxoaren 21a, apirilaren 19a, maiatzaren 16a eta ekainaren 12a dira egunak eta besteetan bezala, aurretik hitzordua hartu behar da.



Jasangarritasuna Tokiko Garapena 2017-12-15

LEITZA KONTSUMITUZ, Bertako produktuen ekoizpen, salmenta eta kontsumoa bultzatzeko plana urtarrilean aurkeztuko da.

2017ko azaroan burututako bileren emaitzak ekintza plan batean jaso dira. Izugarrizko sentsibilizazio kanpaina izan da Leitza Kontsumituz prozesua bera. Balorazioa oso positiboa da. Parte hartzea oso anitza izan da eta kopuru aldetik bataz beste 50 pertsona inguruk hartu dute bileretan. Hurrengo erronka ekintza plana aurrera eramateko lan taldeak osatzea izanen da. Urtarrilean planaren aurkezpen irekia eginen da.


Ekonomia eta Hirigintza Udala orokorrak 2017-11-29

Leitzako Udalak, 2.679.159,60 euroko aurrekontua onartu du.

Azaroaren 28an, Leitzako Udalaren Ohiko Batzarrean, hasiera batez onartu da 2018 urteko aurrekontua. 2.679.159,60 euroko aurrekontu egitasmoa izango da, iaz baino % 7 handiagoa. Igoera hau, gehienbat, Udalari onartutako hainbat dirulaguntzen ondorioz gertatu da. Horiei esker, zenbait inbertsio burutuko dira herrian hurrengo urtean. Orain aurrekontuak jendaurrean jarriko dira ikusgai eta prozedura hau bukatzen denean behin betiko onartuko dira


Denera 32 orrialde