Euskara eta Hezkuntza

Aralar Musika Eskolak "Musikari Txikiak" tailerra antolatu du Leitzako Itzaire Haur Eskolan. Tailerra martxoan izanen da eta 0-3 urte bitarteko haurrei eta bere gurasoei bideratuta dago. Plazak mugatuak direnez aldez aurretik izena eman beharko da.

Musikak piztiak baretzen omen ditu. Musikak gure umorean eragiten du. Alai, dantzan jar gaitzake, … Musikarekin arlo asko landu daitezke.

Aralar Musika Eskolak "Musikari Txikiak" tailerra antolatu ditu Leitzan. Saio hauek, 0-3 urte bitarteko haurrei eta bere gurasoei bideratuta daude. Txikienek musikaren unibertsoaz gozatzeaz gain, hauen zentzumenak esnatu eta, haur eta gurasoen arteko lotura afektiboa indartzea du helburu tailerrak.

 

Tailerra martxoan izanen da eta plazak mugatuak direnez aldez aurretik izena eman beharko da info@aralar.org helbidean edo 672122472 zenbakira deituz. Epea otsailaren 19an, ostirala amaituko da.

Dokumentuak