Albiste guztiak

Albisteak

Elurteak eragindako argindar etenaldien kalteak erreklamatzeko TXANDA BERRIAK

Elurtea dela eta, Iberdrola Distrubicionen argindar etenaldien kalteak erreklamatzeko Irache kontsumitzaile elkartearen TXANDA BERRIAK hauek dira: Ilbeltzak 29, astelehena, 9:30-14:00 eta 16:00-18:00 Oroitu txanda hartzeko 012ra deitu behar dela.

2018-01-15 Udala orokorrak

Telegram kanala ireki dugu herritarrengana errazago iristeko.

Herritarrei, Leitzar zein kanpokoei beste informazio iturri bat eskaini asmoz TELEGRAM kanala ireki dugu. Helbidea, t.me/LeitzaUdala da, bestela LeitzaUdala bezala bila gaitzakezue.

Gehiago irakurri
2018-01-08 Udala orokorrak

Elurteak eragindako argindar etenaldien kalteak erreklamatzeko bulegoa irekiko du Udalak.

Pasa den asteburuko elurteak argindar sarean eragindako etenaldi luzeek kalte handiak eragin ditu etxebizitza, komertzio etab.tan.  Udalak Iberdrolak matxurak konpontzeko egindako kudeaketa oso eskasa izan dela uste du. Udalak, Irache kontsumitzaile elkartearen bidez erreklamazio bulegoa irekiko du 3 egunez (urriaren 15, 16 eta 17an).

Gehiago irakurri
2018-01-09 Euskara eta Hezkuntza Kultura eta Kirola

Ostegunean berriz irekiko ditu ateak Leitzako liburutegiak

Azaroan Jose Luis Huarte jubiltu zen geroztik itxita egon da Leitzako liburutegia, baina hurrengo ostegunean, urtarrilaren 11n berriz ere irekiko ditu ateak. Harkaitz Delgado izanen da liburuzain berria eta zerbitzuaren arduraduna.

Gehiago irakurri
2018-01-03

N.A.N. egiteko edo berritzeko data berriak

Urtarrilaren 24a, otsailaren 21a, martxoaren 21a, apirilaren 19a, maiatzaren 16a eta ekainaren 12a dira egunak eta besteetan bezala, aurretik hitzordua hartu behar da.

Gehiago irakurri
2017-12-27 Udala orokorrak

Udalak doako wifi sarea instalatu du Udaletxean

Udalak udaletxean burutzen diren ekintzetan interneteko erabilera erraztu asmoz doako wifi sarea instalatu du. Udal eraikinaz gain, plaza gunean ere Leitza_sare_librea seinalea hartuko da.

Gehiago irakurri